Itxi

Hiru urterako

Eibarrek ofizial egin du Anaitz Arbillaren fitxaketa

Erredakzioa

ETBk aurreratu zuen bezala, talde armaginak baieztatu egin du Nafarroako jokalariaren fitxaketa. Hiru urterako kontratua sinatu du.

Anaitz Arbilla. Argazkia: SD Eibar

ETBk aurreratu zuen bezala, Eibarrek ofizial egin du Anaitz Arbillaren fitxaketa datozen hiru denboraldietarako. Nafarroako jokalaria Espanyoletik dator talde armaginera.

Arbilla hegaleko jokalaria da, Athleticen harrobian ibili zen, eta Barakaldo, Poli Ejido, Salamanca, Hercules, Rayo Vallecano eta Espantyol taldeetan jokatu du. Izan ere, Espanyoletik iritsi da talde armaginera, perikitoekin zeukan kontratua eten ostean. Guztira 76 patida jokatu ditu Lehen Mailan eta bi gol sartu ditu.

Asteazken honetan hasiko da Jose Luis Mendilibarren aginduetara entrenatzen eta aurkezpena Ipuruan egingo dute, 13:00etan.

 

0etan.

 

Albisteak (4)