20:00etan, Malagaen kontra
Eibarrek garaipena nahi du Rosaledan
Agencias | Redacción
Asier Riesgo hamaikakora itzuliko da, baina Yoel Rodríguez, Dani Garcia eta Ivan Ramis jokalariek ezin izango dute jokatu.
Eibarrek ez du inoiz Rosaleda futbol-zelaian irabazi. Lau aldiz jokatu dute, Lehen Mailan, Bigarren Mailan eta Kopan, eta armaginek berdinketa bat eta hiru porrot lortu dituzte.
Egun, sasoian da Jose Luis Mendilibarren taldea zazpi punturekin ligan; aukera ona garaipena erdiesteko, Malagak hasiera kaskarra izan baitu.
Asier Riesgo hamaikakora itzuliko da behin zigorra gaindituta, baina Yoel Rodríguez, Dani Garcia eta Ivan Ramis jokalariek ezin izango dute jokatu.
Ustezko hamaikakoak
Malaga CF: Kameni; Rosales, Kone, Llorente, Juan Carlos; Keko, Camacho, Recio, Jony; Juanpi eta Charles.
SD Eibar: Riesgo; Arbilla, Dos Santos, Lejeune, David Junca; Adrian edo Rivera, Escalante; Ruben Peña edo Inui, Jota Peleteiro, Bebe; eta Nano.
Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva.
Futbol-zelaia: La Rosaleda.
Ordua: 20.00