Gaur, 20:45ean
Eibarrek eta Osasunak lehen derbia jokatuko dute Lehen Mailan
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek bolada onari eutsi nahi diote; gorritxoek, berriz, denboraldiko lehen garaipena behar dute.
Eibarrek eta Osasunak lehen aldiz jokatuko dute bata bestearen aurka Lehen Mailan, orain arte Bigarren Mailan eta Errege Kopan neurtu dituzte indarrak. Derbia Ipuruan jokatuko dute gaur.
Eibarrek bolada onari eutsi nahi dio, 11 puntu dauzkate armaginek eta aurreko jardunaldian bana egin zuten Real Madrilekin Bernabeun.
Gipuzkoarrek ez dute etxean partidarik galdu: Valentzia (1-0), Reala (2-0) eta Sevilla (1-1) pasa dira Ipuruatik.
Osasunari dagokionez, nafarrek garaipena behar dute giroa lasaitzeko eta Enrique Martinen egoera hobetzeko. Entrenatzailea kolokan da; Luis Sabalza presidenteak bi partidako epea eman dio taldearen egoera zuzentzen hasteko.
Osasuna sailkapeneko azken aurreko postuan da, garaipenik gabe eta jaitsiera postuetatik ateratzeko lau puntura.
Ustezko hamaikakoak
Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Lejeune, Antonio Luna; Pedro León, Escalante, Dani García, Bebé o Rubén Peña; Sergi Enrich eta Kike García.
Osasuna: Nauzet; Oier edo Aitor Buñuel, David García, Miguel Flaño, Unai García, Alex Berenguer; Digard, Roberto Torres, De las Cuevas; Sergio León eta Oriol Riera.
Epailea: Mario Melero López (Andaluziako batzordekoa)
Ordua: 20:45ean
Estadioa: Ipurua.