Larunbatean, 18:30etan
Eibarrek lehenengoz irabazi nahi dio Celtari etxean
Agentziak | Erredakzioa
Kike Garcia, zigortuta txartel horiengatik, baja bakarra da Jose Luis Mendilibar entrenatzailearen taldean.
Eibarrek Celta hartuko du, larunbatean 18:30etan, Lehen Mailan Ipuruan lehenengo aldiz galiziarren aurka irabazteko asmoarekin. Celta hobeto helduko da naurketara, baina Eibar sendo ari da etxean.
Armaginek Las Palmasen kontrako azkena galdu zuten, eta Celta momentu onean dago. Ligan eskuratutako bost garaipenak azken zazpi jardunaldietan heldu zaizkie.
Eibarrek Vila-reali (2-1), Realari (2-0) eta Valentziari (1-0) irabazi zien etxean, eta Sevillaren aurka berdinketa (1-1) lortu zuen. Porrot bakarra Osasunaren kontra izan zen (2-3). Handien aurka ondo moldatzen dira.
Yoel Rodriguez atezaina eta Jota Peleteiro erdilari aurreratua Celtaren harrobikoak dira, eta lehen taldearekin jokatzea lortu zuten. Partida berezia izango da bientzat.
Kike Garciaren baja izango du Jose Luis Mendilibarrek. Jokalaria zigortuta dago. Ruben Peñak edo Alexander Mesa 'Nano' zelairatu ditzake entrenatzaileak.
Celtak aukera ona dauka goiko postuetan murgiltzeko. Eduardo 'Toto' Berizzok ezin izango ditu Iago Aspas eta Fabian Orellana zelairatu.
UZTEZKO HAMAIKAKOAK
Eibar: Riesgo; Capa edo Arbilla, Ramis, Lejeune, Antonio Luna; Pedro Leon, Escalante edo Fran Rico, Dani Garcia, Inui; Sergi Enrich eta Ruben Peña edo Nano.
Celta: Sergio Alvarez; Hugo Mallo, Cabral, Sergi Gomez, Planas edo Roncaglia; Radoja, Hernandez, Señe; Pione Sisto, Rossi edo Bongonda eta Guidetti.
a eta Guidetti.a eta Guidetti.