Ostiralean, 20:45an
Eibarrek Ipuruako bigarren garaipena jarraian lortu nahi du
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek ez diote inoiz Betisi irabazi Lehen Mailan. Ivan Ramis deialdian sartu du Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak.
Eibarrek Betisi irabazi nahi dio, ostirealean 20:45an, etxeko bigarren garaipena jarraian lortzeko asmoz. Victor Sanchez del Amo bigarren neurketa izango da Betiseko entrenatzaile bezala.
Bi taldeek garaipena eskuratu zuten azken jardunaldiak. Armaginek Celtari irabazi zioten Ipuruan (1-0). 18 punturekin, Gipuzkoako taldea sailkapeneko postu lasaietan dago. Irabazten badute, 20 puntuko langa pasako igaroko dute. Hau da, Lehen Mailan mantentzeko helburuaren erdia eginda izango dute.
Eibarrek ez dio inoiz Betisi Lehen Mailan irabazi. Aurreko partidan, 2015-16 denboraldiko azkenaurreko neurketan, Betisek berdinketa eskuratu zuen (1-1), eta salbatu egin zen.
Ivan Ramis, azken norgehiagokan lesionatuta, normaltasunez entrenatu da, eta Jose Luis Mendilibarrek deialdian sartu du.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Eibar: Riesgo; Arbilla, Ramis o Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Fran Rico, Dani Garcia; Pedro Leon, Adrian ala Kike García, Inui; eta Sergi Enrich.
Betis: Adan; Piccini, Bruno, Pezzella, Mandi, Alex Martinez; Petros, Donk, Ceballos; Joaquin eta Ruben Castro.