Igandean, 12:00etan
Eibar eta Alaves aurrez aurre, lehen aldiz, Lehen Mailan
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrek etxetik kanpo jokatutako azken bi partidak irabazi dituzte (Osasuna eta Vila-real), baina Ipurua Lehen Mailako zelairik zailenen artean dago.
Eibarrek eta Alavesek lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak Lehen Mailan.
Bi taldeak sasoiko dira, armaginek iragan igandean Athleticen aurkako derbia galdu zuten arren (3-1).
14 jardunaldiren ostean, eibartarra da Liga osoan etxean hobeto ari den hirugarren taldea. Mendilibarren gizonek 21 puntu dauzkate eta horietako 16 etxean lortu dituzte.
Oraingoan aurkari zaila izango dute, Alaves hobeto baitabil etxetik kanpo (10 puntu). Hori guztia kontuan izanda, neurketa berdinduta amaitzea oso zaila dirudi.
Talde gasteiztarra sasoiko da, Mendizorrotzatik kanpo jokatutako azken bi partidak irabazi ditu (Osasuna eta Vila-real), eta Ipuruan ere emaitza on bat lortzea espero dute.
Ustezko hamaikakoa
Eibar: Yoel; Arbilla, Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Escalante, Dani García; Pedro León, Adrián o Kike García, Inui; Sergi Enrich.
Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Alexis, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres; Ibai, Camarasa, Edgar; Deyverson.
Epailea: Daniel Jesús Trujillo Suárez (Tenerifeko batzordekoa).
Estadioa: Ipurua.
Ordutegia: 12.00