Errege Kopa
Eibar, final-zortzirenetarako sailkapenaren bila Sportingen aurka
Erredakzioa
Armaginek asteazkenean, 19:00etan, jokatuko dute Ipuruan Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partida. Joaneko neurketa 1-2 irabazi zuen talde gipuzkoarrak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek Sportingen aurka jokatuko du Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partida asteazken honetan, 19:00etan, Ipuruan. Joaneko neurketan 1-2 irabazi zuten armaginek.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Asier Riesgoren, Fran Ricoren eta Ivan Ramisen bajak izango ditu, eta denboraldi honetan minutu gutxien jokatu dituzten jokalariak sartuko ditu hasierako hamaikakoan.
Bestalde, Sportingek ere baja ugari izango ditu: Lora, Lillo, Amorebieta, Ndi eta Carlos Castro ez dra Ipuruan izango. Abelardo entrenatzaileak Sporting B taldeko jokalari batzuk sartu ditu deialdian.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Yoel; Capa, Dos Santos, Galvez, David Junca; Escalante, Christian Rivera; Jota Peleteiro, Adrian, Bebe; Kike García edo Nano.
Sporting: Mariño, Douglas, Babin, Juan Rodriguez, Xavi Torres, Canella, Nacho Cases, Víctor Rodriguez, Carmona, Burgui eta Borja Viguera.
Epailea: Jesus Gil Manzano.
Zelaia: Ipurua.
Ordua: 19:00etan.
rong>19:00etan.