Londresera
Eibar utzi eta Brentfordera itzuliko da Jota Peleteiro
Agentziak | Erredakzioa
Jokalaria urtarrilean iritsi zen berriro Eibarrera, utzita, 18 hilabeteko kontratuarekin. Orain Londreseko taldera itzultzea erabaki du, aurreikusi baino sei hilabete lehenago.
Jota Peleteiro Brentford taldera itzuliko dela ofizialki iragarri du Londreseko klubak. Peleteiro Eibarren jokatzen ari zen.
25 urteko jokalaria urtarrilean bueltatu zen talde armaginera, utzita, 18 hilabeteko kontratuarekin. Orain Ingalaterrako bigarren mailan jokatzen duen taldera itzuliko da, aurreikusitakoa baino sei hilabete lehenago.
Ipuruara itzuli zenetik, galiziarrak 18 partida jokatu ditu, baina ez du golik sartu, ezta asistentziarik eman.
Peleteiro Vigoko Celtatik joan zen Londresera eta 2018ko ekainera arteko kontratua dauka Bentfordekin. Ingelesekin 51 neurketa jokatu zituen, 11 gol sartuta, belauneko lesio larria izan zuen arte. Ondorioz, lau hilabete eman zituen jokatu barik.
¿ ICYMI @KingJota has been recalled from his loan spell at @SDEibar
— Brentford FC (@BrentfordFC) 31 de diciembre de 2016
Read more ¿ https://t.co/c0O4w3RkCJ pic.twitter.com/4FlYhQ7JPM