Igandean, 18:30ean
Eibar, garaipenaren bila Molinonera
Erredakzioa
Talde armaginak Sportingen aurka jokatuko du igande honetan, 18:30ean, LaLigako 18. jardunaldiko partida.
Eibarrek Sporting izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, Molinonen LaLigako 18. jardunaldiko partidan. Kopan final-laurdenetarako txartela lortu ostean Ligari garrantzia osoa eman nahi dio talde armaginak.
Errege Kopako Osasunaren aurkako kanporaketan Anaitz Arbilla, David Junca eta Kike Garcia lesionatu ziren, eta baja izango dira Ivan Ramisekin batera. Fran Rico zalantza da eta Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Imanol Sarriegi deialdian sartu du.
Sportingen orain arte min hartuta egon diren Amorebieta, Lora, Nacho Cases, Carlos Castro eta Moi Gomez jokatzeko prest izango ditu Abelardo entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
Sporting: Cuellar, Lillo, Babin, Amorebieta, Isma López, Sergio Álvarez, Xavi Torres, Carmona, Víctor Rodriguez, Moi Gomez eta Borja Viguera.
Eibar: Yoel; Capa, Galvez edo Dos Santos, Lejeune, Antonio Luna; Escalante, Dani Garcia; Pedro Leon edo Ruben Peña, Adrian, Inui; eta Sergi Enrich.
Epailea: Fernandez Borbalan.
Zelaia: Molinon.
Ordua: 18:30ean.
trong>18:30ean.