Lesionatuta
Nano bi hilabeterako baja izango da zuntz haustura batengatik
Erredakzioa
Eibarreko jokalariak min hartu zuen Sevillaren aurkako partidan eta 8-10 aste emango ditu bajan, talde armagineko medikuek jakinarazi dutenez.
Alexander Mesa 'Nano' Eibarreko jokalaria baja izango da bi hilabeterako ezker hankan duen zuntz haustura baten eraginez. Talde armagineko medikuek jakinarazi dutenez, 8-10 aste beharko ditu berriro jokatzen hasteko.
Nanok Sevillaren aurkako partidan min hartu zuen iragan larunbatean. Norgehiagokako 82. minutuan zelairatu zen, eta min hartuta amaitu zuen. Eibar taldeak historian egin zuen fitxaketarik garestiena izan zen Nanorena, 3 milioi euro ordaindu baitzizkion Teneriferi.
Min hartuta dauden beste jokalarien inguruan aipatu behar da Alejandro Galvez erdiko defentsa bere sendatze prozesuko azken txanpan dagoela, eta Asier Riesgo atezaina taldekideekin entrenatzen hasi dela erritmo baxuagoan bada ere. Bestalde, David Junca aste honetan sartuko talde dinamikan.