Itxi

Hiru hautagaitza, Eibarren presidentetzarako hauteskundeetan

Leer en Castellano

Amaia Gorostiza egungo presidentea, German Albistegi kontseilaria eta John Sager EibarUSA peñako presidentea.

Amaia Gorostiza. Argazkia: EiTB.

Hiru hautagaitza aurkeztuko dira Eibarren Presidentetzarako eta Administrazio Kontseilurako hauteskundeetara ekainaren 1ean, armaginek aditzera emandakoaren arabera.

Hiru hautagaitzei esker, hauteskundeak izango dira Eibarren, lehen aldiz 77 urtetan. Kluba 1940. urtean sortu zen.

Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 22an hasi zen eta martxoaren 24an bukatu, hauteskundeetako batzordeak erabakitakoari jarraituz.

Hala ere, aukera dago akziodun batek bere hautagaitza aurkezteko ekainaren 1ean bertan, hauteskundeetako egunean. Data horretan Eibarreko akziodunek ez ohiko batzarra egingo dute Astelena pilotalekuan.

Hautagaiak

Hauteskundeetara aurkezteko erabaki hartu duten hiru hautagaiak Amaia Gorostiza egungo presidentea, German Albistegi kontseilaria eta John Sager EibarUSA peñako presidentea dira.

Gorostizak eta Albistegik hautagaitza osatzen dutenen zerrenda osoa aurkeztu dute; John Sagerrek, berriz, bere izena baino ez du eman.

ino ez du eman.

Albisteak (3)