Igandean, 20:00etan
Eibarrek zortzigarren postua du helburu; Sportingek, salbaziora hurbiltzea
Erredakzioa
Armaginek garaipena lortu nahi dute Ipuruan LaLigako sailkapeneko zortzigarren postua baitute helburu. Norgehiagoka igandean jokatuko da, 20:00etan.
Eibarrek Sporting izango du aurkari Ipuruan igande honean, 20:00etan. Armaginek garaipena lortu nahi dute bere zaleen aurrean jokatuko duen denboraldi honetako azken partidan. Sportingek, aldiz, hiru puntuak behar ditu salbazioa lortzeko aukerak izaten jarraitzeko.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak Anaitz Arbillaren baja izango du, zigortuta baitago txartel pilaketagatik. Antonio Luna, Alexander Mesa 'Nano' eta Fran Rico, min hartuta daude.
Sportingek garaipena behar du salbaziora gerturatzeko, baina hiru puntuak eskuratu arren baliteke Xixoneko taldearen maila jaitsiera baieztatzea. Leganesek eta Deportivok puntu bat eskuratuz gero, Sporting Bigarren Mailako taldea izango da. Lilloren eta Borja Vigueraren bajak izango ditu Joan Francesc Ferrer 'Rubi' entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
SD Eibar: Riesgo edo Yoel; Capa, Ramis edo Galvez, Lejeune, David Junca; Pedro Leon, Escalante, Dani Garcia, Inui; Sergi Enrich, Kike Garcia.
Sporting: Cuellar; Douglas, Babin, Jorge Mere, Canella, Mikel Vesga, Carmona, Sergio Alvarez, Moi Gomez, Burgui, Cop.
Epailea: Jose Luis Munuera Montero.
Zelaia: Ipurua.
Ordua: 20.00etan.