Itxi

Bi gol egin zituen

Ander Capa, Eibar-Barakaldo partidako protagonista (4-0)

Erredakzioa

Portugaleteko jokalariak bi gol sartu zituen Mendilibarren gizonentzat; bigarren zatian erabaki zuten armaginek Atxabalpen, asteazkenean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ander Capa izan da protagonista nagusia asteazkenean Eibar-Barakaldo lagunartekoan, bi gol sartuta. 4-0 irabazi zuten Mendilibarren gizonek denboraldi-aurreko bigarren partidan, eta bigarren zatian erabaki zuten; izan ere, atsedenaren ostean egin zituzten armaginek lau golak. Nano Mesak eta Sergi Enrichek biribildu zuten emaitza.

Jose Luis Mendilibarrek talde osoa aldatu zuen bigarren zatian. Lehenengoan, Eibarrek kontrolpean izan zuen jokoa, eta partida menderatu zuen. Barakaldo gai izan zen atsedenaldira arte markagailuari eusteko, baina 55. minutuan lehen gola sartu zuen Nanok, eta partida guztiz aldatu zen. Handik gutxira, 2-0ekoa jarri zuen Capak areatik kanpoko jaurtiketa baten bidez, eta azken minutuetan egin zituzten beste bi golak Enrichek eta Capak berak.

Ipuruako taldearen hasierako hamaikakoa honakoa izan zen: Riesgo, atean; Arbilla, Amelibia, Junca eta Elgezabal, atzealdean; Alejo, Sarriegi, Bebe eta Peña, zelaiaren erdian; eta Dani Garcia eta Kike Garcia, erasoan. Bigarren zatian, hauek zelairatu zituen Mendilibarrek: Dimitrovic, Calavera, Galvez, Paulo Oliveira, Cote, Escalante, Joan Jorda, Inui, Enrich, Capa eta Nano.

.

Albisteak (9)

Bideoak (1)