Irteera
Calaverak Sportingen jokatuko du Eibarrek utzita
Erredakzioa
Talde armagina eta asturiarra akordiora iritsi dira jokalariak utzita joka dezan denboraldi honetan Gijongo taldean.
Jordi Calaverak Sportingen jokatuko du denboraldi honetan Eibarrek utzita. Bi taldeak akordiora iritsi dira, eta Calaverak Bigarren Mailan jokatuko du. Ondorioz, Sportingek bere defentsako lerroa indartu du.
Eibar taldeko jokalaria den arren utzita jokatu du azken bi denboraldietan Lugon eta Tarragonako Nasticen. Jordi Calaverak astearte honetan pasako ditu osasun frogak Asturiaseko taldearekin.
rekin.