Lesioa
Ivan Ramis, hamar aste inguru jokatu gabe
eitb.eus
Eibarreko defentsak bigarren-hirugarren mailako bihurritua dauka ezker belaunean eta barneko albo lotailua hautsita.
Ivan Ramis Eibarreko defentsa mallorcarrak hamar bat aste egon beharko du futbol-zelaietatik at, bere taldeak Deporren aurka igandean jokatu zuen norgehiagokan lesionatu eta gero.
Astelehen goizean egin zaizkion osasun-probek agerrarazi dutenez, jokalariak defentsak bigarren-hirugarren mailako bihurritua dauka ezker belaunean eta barneko albo lotailua hautsita. Talde armagineko osasun-arduradunek tratamendu kontserbadorea egite iritzi diote, eta ez diote ebakuntzarik egingo. Horrenbestez, bi hilabete eta erdiko baja-aldia izango du, gutxi gorabehera.
Partidako 70. minutua jokatzen ari zirela, Ramisek oreka galdu zuen baloi bat errematatzera zihoala, eta, zoritxarrez, Florin Andone Deporreko aurrelaria gainera erori zitzaion. Mallorcarra berehala jabetu zen lesionatu egin zela, eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu ostean aldatu behar izan zuten.
Gainera, nabarmentzekoa da, Ramis atzo berragertu zela, azken lau partidak ezin jokatuta ibili ostean.