Igandean, 20:45ean
Eibarrek etekina atera nahi dio Real Madrilek etxean duen bolada txarrari
Erredakzioa
Armaginek ezustekoa eman nahi dute igande honetan, 20:45ean, Santiago Bernabeu estadioan.
Eibarrek Real Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, 20:45ean, Santiago Bernabeu estadioan. Armaginek ezustekoa eman nahi dute bere etxean bolada txarra daraman aurkariaren kontra.
Ivan Ramisen baja izango du talde armaginak. Hiru erdiko defentsarekin jokatuko du Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak. Galvez, Oliveira eta Arbilla ariko dira erdiko defentsa postuetan, Capa eta Junca lagun izango dituztelarik hegaletan. Zalantza nagusia da Eibarrek aurrelari bakarrarekin edo bi aurrelarirekin jokatuko duen.
Bestalde, Real Madrilek amaiera eman nahi dio Bernabeun daraman bolada txarrari. Ligan berdindu egin zuten Levanteren eta Valentziaren aurka, eta galdu egin zuten Betisen kontra. Zidanek, Keylor Navas, Carvajal, Kovacic eta Bale jokalarien bajak izango ditu. Varane zalantza da, eta Casilla izango da atezain titularra.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madrid: Casilla; Achraf edo Nacho, Varane edo Nacho, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Modric, Kroos, Isco; Benzema, Cristiano Ronaldo.
Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Oliveira, Galvez, Junca; Escalante, Dani Garcia, Bebe, Inui; Enrich.
Epailea: Alvarez Izquierdo.
Zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 20.45ean.