Igandean, 18:30ean
Eibarrek bolada txarrari amaiera eman nahi dio Levanteren aurka
Erredakzioa
Tade armaginak igandean jokatuko du, 18:30ean, Ipuruan. Dani Garcia, Capa eta Escalante deialdian sartu ditu Mendilibarrek.
Eibarrek hil ala biziko partida jokatuko du Levanteren aurka igande honetan, 18:30ean, Ipuruan. Talde armaginak amaiera eman nahi dio bolada txarrari eta jaitsiera postuetatik aldentzea izango du helburu.
Kopan Celtaren aurka porrota jaso ostean Ligara itzuli behar du Eibarrek. Azken partidetan gol mordoa jaso ostean, amaiera eman nahi dio taldea pasatzen ari den momentu txarrari. Dani Garcia, Capa eta Escalante deialdian sartu ditu Mendilibar entrenatzaileak, Kopan baja izan ondoren. Inui hamaikakora itzuliko da, eta zalantza aurrealdean egongo da; aurrelari bakarrarekin edo birekin jokatu.
Levante, aldiz, Kopan Gironari irbaztetik dator, eta talde valentziarraren sentsazioak onak dira. Roger Marti, Ivan López, Nano Mesa eta David Remeseiro 'Jason' jokalarien bajak izango ditu Muñiz entrenatzaileak. Mitch Langerak eta Erick Cabaco, deialditik at geratu dira.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Galvez, Oliveira, Cote; Dani Garcia, Escalante; Bebé, Enrich eta Inui.
Levante: Raul; Pedro Lopez, Postigo, Chema, Luna; Campaña, Bardhi, Lerma, Morales; Ivi eta Boateng.
Epailea: Alberola Rojas.
Zelaia: Ipurua.
Ordua: 18.30ean.