Itxi

LEsioa

Ebakuntza egin beharko diote berriro Pedro Leoni

eitb.eus

Leer en Castellano

Eibarrek jakitera eman duenez, ebakuntzaren xedea ezkerreko belaunean duen 'barne orbain hipertrofikoa' garbitzea da.

Pedro Leon. Artxiboko argazkia: EiTB

Pedro Leon Eibarreko erdilariak ebakuntza-gelatik pasatu beharko du berriro, bere ezkerreko belaunean dituen arazoak konpontzeko.

Klubak asteazken honetan ezagutzera eman duenez, jokalari murtziarrak kontsulta pasatu du gaur goizean Mikel Sanchez medikuarenean, eta bihar bertan ebakuntza egitea erabaki dute.

Ebakuntzaren helburua ezkerreko belaunean duen "barne orbain hipertrofikoa" garbitzea da.

Pedro Leon orain dela gutxi bueltatu zen taldekideekin batera entrenatzera, baina lan-karga areagotzearekin batera "bere belaunak beharrezkoa den intentsitatea jasaten ez zuela ikusi da", adierazi du Eibarrek.

Albisteak (3)