LEsioa
Beste hiru hilez egon beharko du bajan Pedro Leonek
eitb.eus
Ezkerreko belaunean zeukan 'barne orbain hipertrofikoa' garbitzeko xedearekin egin diote ebakuntza osten honetan
Pedro Leon Eibarreko erdilaria ebakuntza-gelatik pasatu da berriro ostegun honetan, joan zen denboraldi amaieratik bere ezkerreko belaunean dituen arazoak konpontze aldera
Klubak ezagutzera eman duen osasun txostenaren arabera, Mikel Sanchez doktoreak ebakuntza egin dio gaur goizean jokalari murtziarrari, atzo bertan berarekin kontsulta pasatu ostean. Ebakuntzaren helburua ezkerreko belaunean zuen "barne orbain hipertrofikoa" garbitzea izan da.
Pedro Leon orain dela gutxi bueltatu zen taldekideekin batera entrenatzera, baina lan-karga areagotzearekin batera "bere belaunak beharrezkoa den intentsitatea jasaten ez zuela ikusi da", adierazi zuen asteazkenean Eibarrek.