Alavesen porrota
Eibarrek eraman du Mendizorrotzako euskal derbia (1-2)
Agentziak | Erredakzioa
Armaginak 1 eta 2 gailendu dira, partida bero batean". Bi taldeek 10 jokalarirekin amaitu dute neurketa. Jordan, Charles eta Burgui izan dira golegileak.
Eibarrek arnasa hartu du Mendizorrotzako derbian Alavesi 1 eta 2 irabazita. Arabarrak, berriz, egoera gero eta larriagoan dira.
Jordanek eta Charlesek aurretik jarri dute Mendilibarren taldea, eta Burgui izan da, bukaeran, aldea murriztu duena. Christian Santos eta Charles kalera bota ditu epaileak bina txartel hori aterata, eta Alexis Ruano ospitalera eraman behar izan dute lehen zatian, buruan kolpe gogorra jaso ostean.
Armaginak fede gehiagorekin atera dira erasora hasieratik eta partida irabazi dute, ahalegin berezirik egin gabe. Erasoko gizonen kalitatea izan da bi taldeen arteko diferentziarik handiena.
Garaipen honi esker, Eibarrek arnasa hartu du eta jaitsierako postuekin duen aldea handitzea lortu du. Postu horietan da Alaves, hain zuzen. Arabarrek gauza asko hobetu behar dituzte, egoera zuzentzeko.
Alexis Ruano izan da lehen minutuetako protagonista. Buruan kolpe bat jaso du eta ospitalera eraman behar izan dute. Carlos Vigarayk bete du bere lekua zelaian.
Eibarrek kontrolpean izan du partida lehen zatian eta kontrol horren ondorioz iritsi da lehen gola. Jordanek egin du 33. minutuan.
Santos eta Charles, kalera
Atsedenaldiaren atarian, Alaves 10 jokalarirekin geratu da, epaileak Christian Santosi bigarren txartela atera ostean.
Bigarren zatian, gasteiztarrak golaren bila atera dira, baina gipuzkoarrak izan dira baloia ate barrura sartu dutenak. Charlesek egin du gola, baloia buruarekin errematatuz.
Minutu batzuk geroago, Charles kalera bota du epaileak, bigarren txartel horiarekin. Luzapenean, Burguik Alavesen gol bakarra egin du.
Fitxa teknikoa
1 - Alaves: Pacheco; Alexis (Vigaray, 7. min), Maripán, Ely, Duarte; Ibai, Pina (Munir, 65. min), Manu García, Wakaso; Sobrino (Burgui, 59. min) eta Santos.
2 - Eibar: Dmitrovic; Capa, P.Oliveira, Arbilla, Juncá; Dani García, Joan Jordán; Iván Alejo (Rubén Peña, 77. min), Enrich (Kike García, 90. min), Inui (Sarriegi, 86. min); Charles.
Golak: 0-1, 33. min: Jordán. 0-2, 68. min: Charles, buruarekin. 1-2, 91. min: Burgui.