Denboraldia amaitu arte
Eibarreko Alejandro Galvezek Las Palmesen jokatuko du, utzita
Agentziak | Erredakzioa
Armaginekin egindako lehen denboraldian, Galvezek 19 partida jokatu zituen, baina aurten ez du Mendilibarren konfiantzarik, eta lau norgehiagokatan bakarrik aritu da.
Alejandro Galvez Eibar taldeko atzelariak Las Palmasen jokatuko du, utzita, denboraldia amaitu arte. Galvez Paco Jemez kanariarren entrenatzailearen esanetara egondakoa da, Jemezek Rayo Vallecano zuzentzen zuen garaian.
Jokalari andaluziarra Las Palmasera iristen den bigarren jokalaria da. Gabriel Peñalba erdilaria izan da lehenengoa.
Eibarren egindako lehen denboraldian, Galvezek 19 partida jokatu zituen, baina aurten ez du Jose Luis Mendilibarren konfiantzarik eta lau bakarrik jokatu ditu. Andaluziarrak gol bat sartu du, Leganesen aurka (1-0).
Galvez larunbat honetan iritsiko da Kanarietara osasun azterketa gainditu eta aurkezpen ofiziala egiteko.
¿ OFICIAL. Cerrado el acuerdo entre SD Eibar y UD Las Palmas para la cesión del jugador armero @alexgalvez14 hasta final de temporada. Alejandro Gálvez tiene contrato con el Eibar hasta junio de 2019.
— SD Eibar (@SDEibar) 29 de diciembre de 2017