Itxi

Lesioa

Orellana sei asterako baja izango da

Erredakzioa

Fabian Orellana Eibar taldeko jokalariak haustura du ezker hankako bizeps femoraleko muskulu arteko tendoi distalean, eta bajan emango duen epea 6 astekoa izango da.

Fabian Orellana, Deportivo-Eibar partidan. Argazkia: EFE

Eibar taldeko jokalaria den Fabian Orellana sei asterako baja izango da. Klub armaginak jakinarazi duenez, "haustura du ezker hankako bizeps femoraleko muskulu arteko tendoi distalean eta bajan emango duen epea 6 astekoa izango da". Deportivoren aurkako partidan, larunbatean, lesionatu zen.

Bestalde, Eibarrek publikatu du Ruben Peñari "ebakuntza egin diote astelehen honetan Donostian, ezker eskuko 2. metakarpianoaren haustura sendatzeko. Entrenamenduetara itzul daiteke asteazken edo ostegun honetan. Printzipioz, jokatzeko prest egongo da larunbateko partidan". Eibarrek Real Madrilen aurka jokatuko du martxoaren 10ean.

 

 

Albisteak (3)