Lesioa
Charlesen lesioa uste baino larriagoa da, eta 4 edo 6 aste emango ditu bajan
eitb.eus
Klub armaginak astearte honetan jakinarazi duenez, Charlesek bi saihets-hezur apurtuta ditu.
Charles Dias Eibar taldeko aurrelariaren lesioa uste baino larriagoa da. Klubak astelehenean jakinarazi zuenez, jokalariak zuntz-haustura zuen abdominaletan, baina astearte honetan publikatu duen osasun-parteak dio, brasildarrak bi saihets-hezur apurtuta dituela.
Hasieran, Charles 2 edo 3 asterako baja izango zela ematen zuen, baina astearte honetako osasun-partea ikusita, aurrelari armagina 4 edo 6 asterako baja izango da. Charlesek kolpe handia hartu zuen Eibar-Reala (0-0) derbian, eta min hartuta zelaia utzi behar izan zuen 29. minutuan.