Itxi

Euskal derbia Ipuruan

Alavesek eraman ditu puntuak, zelaian Eibar nagusi izan den arren

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

John Guidettik egin du partidako gol bakarra,laugarren minutuan. Armaginek jokoaren kontrola izan dute, baina ez dute gol auykera argirik sortu.

John Guidetti, partidako gol bakarra ospatzen. Argazkia: Efe.

Alavesek garaipen estua lortu du Ipuruan Eibarren aurka jokatutako euskal derbian. Armaginak lo atera dira lehen minutuetan eta arabarrek ondo aprobetxatu dute egoera hori partidako gol bakarra egiteko.

Ondoren, zelaian talde bakarra izan da, Eibar, baina Mendilibarren jokalariek ez dute eguna izan eta agur esan diete Europan jokatzeko zituzten aukera apurrei. Itxura ona eman dute, baina sei partida daramatzate garaipenik lortu gabe.

Norgehiagoka hasi eta berehala egin du Alavesek gola. Bosgarren minutua betetzear zela, Sobrinok jokaldia egin du ezkerreko hegaletik eta baloia Guidettiri eman dio. Suediarraren jaurtiketa Dmitrovicen atean sartu da.

Minutuek aurrera egin ahala, Eibarrek hobera egin du eta aurkaria estutzen hasi da. Ipuruako zaleak betiko Eibar ikusten hasi dira.

Abelardoren taldeak eroso jokatu du, defentsan sendo eta aurkariaren hutsaren zain. Armaginek arabarren zelaian jokatu dute denbora gehiena, baina ideiak gauzatzeko orduan ez dute asmatu.

Bigarren zatian, Eibar gogotsu atera da, baina Charlesen eta Enrichen falta asko nabaritzen dute armaginek, eta errematean arazoak izan dituzte.

Baloiaren jabetza bai, baina golik ez

Atsedenaldiaren ostean, gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira zelaian, gol bat ere egin dute, 61.ean, baina epaileak baliorik gabe utzi du Orellanak falta egin duela adierazita.

Bi entrenatzaileek egindako aldaketek ez dute eraginik izan eta Alaves ez da Dmitrovicen inguruetara gerturatu. Gasteiztarrak oso seguru eta serio aritu dira defentsan eta azkenean hiru puntuak eraman dituzte.

 

Fitxa teknikoa

Eibar: Dmitrovic; Rubén Peña, Arbilla, Ramis, Juncá; Dani García (Jordán, 69. min), Juncá; Pedro León Orellana (Iván Alejo, 84. min), Inui (Capa, 77. min); Kike García

Alaves: Pacheco; Martín, Laguardia, Rodrigo, Duarte; Pina, Manu García; Sobrino (Alexis, 85. min), Ibai (Munir, 80. min), Pedraza (Wakaso, 72. min); Guidetti.

Golak: 0-1: 4. min. Guidetti.

Albisteak (4)