Itxi

Lesioa

Arbilla baja izango da bi edo hiru asterako

Erredakzioa

Anaitz Arbilla Eibar taldeko jokalariak min hartu zuen Alavesen aurkako partidan. "Zuntz hautsura du eskuin hankako bizeps femoralean", jakinarazi du klubak.

Anaitz Arbilla, Eibar-Alaves derbian. Argazkia: EFE

Anaitz Arbilla Eibar taldeko jokalariak min hartu zuen Alavesen aurkako derbian eta bi edo hori asterako baja izango da. Klubak jakinarazi duenez, "zuntz haustura du eskuin hankako bizeps femoralean. Bi edo hiru aste bitartean egongo da bajan".

Ivan Ramis ere min hartuta dago, eta baja da asteazkeneko Espanyolen aurkako partidarako. "Ramisek distentsioa du ezker hankako abduktorean eta zalantza da larunbateko Getaferen aurkako partidarako", adierazi du Eibarren osasun-parteak.

 

Albisteak (3)