LESIOA
Diop-ek 6-8 aste emango ditu bajan
eitb.eus
Pape Diop Eibar taldeko jokalariak bigarren graduko bihurritua eta haustura partziala du eskuin belauneko barneko lotailuan.
Eibar taldeko jokalaria den "Pape Diop-ek bigarren graduko bihurritua eta haustura partziala du eskuin belauneko barneko lotailuan, eta sei edo zortzi aste emango ditu bajan", klub armaginak jakinarazi duenez.
Diopek larunbatean hartu zuen min, Las Palmasen aurkako partidan. Eibarrek denboraldiko bere azken partida jokatu zuen Ipuruan, eta garaipena lortu zuen, 1-0eko emaitzarekin.