LAGAPENA
Nano Mesak Tenerifen jokatuko du datorren denboraldian, Eibarrek utzita
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tenerifeko taldeak aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.
Nano Mesa aurrelari kanariarra Tenerifen arituko da datorren denboraldian, talde armaginak jakitera eman duenez. Gainera, Kanarietako taldeak jokalaria erosteko aukera izango du sasoiaren amaieran.
Mesa 2016ko udan iritsi zen Eibarrera, Tenerifetik, hain zuzen ere. Lehendabiziko denboraldian sei partida jokatu zituen Ligan Mendilibarren aginduetara, eta beste bost Kopan. Gol bana erdietsi zuen aipatu lehiaketa bietan.
Joan zen urtean, berriz, Levanten eta Sportingen jokatu zuen utzita.
Bestalde, Eibarrek berak zabaldu duenaren arabera, lagunarteko beste norgehiagoka batekin osatuko du bere denboraldi-aurrea. Abuztuaren 12an izango da, Hoffenheim talde alemaniarraren aurka. Egun bat aurretik, talde beraren kontra arituko dira eibartarrak.