Igandea, 18:15
Huescaren aurka hasiko du Eibarrek bere bosgarren denboraldia Lehen Mailan
Agentziak | Erredakzioa
Armaginek ondo hasi nahi dute denboraldia. Huesca guztiz berrituta dator, entrenatzaile eta jokalari berri askorekin.
Eibarrek Huesca hartuko du 2018-2019 Ligako lehenengo jardunaldian. Aragoiko taldea Lehen Mailara igo berri da, eta armaginentzat bosgarren denboraldia izango da, jarraian, maila gorenean.
Etxean ustekabean harrapatu nahi dituzte armaginak. Izan ere, Eibarri begira egongo da Huesca, Ligan azken urteetan emandako mailagatik. Neurketa igandean izango da, 18:30etan.
Ligako estreinakoa lehenengo proba izango da Eibarrentzat. Gutxi aldatu dute taldea, eta badakite ezin direla erlaxatu, Liga hasiera bada ere.
Mendilibarrek hamaikakoa oso argi daukala esan du, baina ez du argibiderik eman.
Atean handiak dira zalantzak, baina logikoa dirudi Dmitrovicek denboraldia hastea, iaz emandako mailagatik.
Atzean, Calaverak, Arbilla Paulok eta Cotek aukerak izan litzateke, Diop eta Escalante zelai erdian daudela.
Orellana, Kike Garcia eta Enrichen parte-hartzea ziurra da, eta ikusteko dago Mendilibarrek Beberen alde egingo duen Pedro Leon ordezkatzeko. Ramis ere lesionatuta dago.
Huescaren debuta ilusioz beteta dator. Helburua mailari eustea da, hamabi fitxaketa berrirekin, eta beste hiru bidean.
Leo Franco da entrenatzailea. Lehenengo aldiz aulkian, non eta Lehen Mailan. Hala ere, eskarmentuko laguntzaileak izango ditu alboan.
Aldaketa handiak izan dira Huescan. Iazko hiruzpalau jokalari baino ez dira geratuko. Akapo eskuin hegalekoa izan ezik, gainontzeko jokalariak jokatzeko prest egongo dira.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Eibar: Dmitrovic; Calavera, Paulo, Arbilla, Cote; Escalante, Diop; Orellana, Enrich, Bebe eta Kike García.
Huesca: Werner; Miramon, Pulido, Etxeita, Luisinho; Semedo, Musto o Gallar, Melero, Gürler; Cucho Hernandez eta Longo.