Itxi

2-0

Eibarrek Getaferen aurka galdu eta bigarren porrota jarraian jaso du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde armaginak 2-0 galdu du Coliseum zelaian. Angelek sartu du Madrilgo taldearen lehen gola eta Jorge Molinak, bigarrena.

Ángel (Getafe), Eibarri sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek porrota jaso du Getaferen aurka (2-0) Alfonso Perez Coliseumean jokatu duen Ligako bigarren jardunaldiko partidan, Ondorioz, armaginek bigarren porrota jarraian jaso dute.

Neurketako lehen minutuak parekatuak izan dira, eta bi taldeetako bat ere ez da gai izan baloiaren jabetza bereganatzeko. Hala ere, lehen abagunea Eibarrek izan du, baina Pere Millak area kanpotik egin duen jaurtiketa, gutxigatik kanpora joan da. Bi minutu beranduago, 18. minutuan, Getafek gola sartu du; Oliveira lokartu egin da baloi loratu baten, Matak baloia bereganatu du, honek pasea eman, eta Angelek gola sartu du (1-0). Ondoren, Getafe egin da baloiaren jabe eta eroso ibili da Madrileko taldea. Lehen zatiko azken txanpan, epaileak baliorik gabe utzi du Angelen gola, jokoz kanpo egon baita aurrelaria. Atsedenaldia baino lehen, abagune handia izan du talde armaginak, baina  Kike Garciak ez du asmatu errematea egiterakoan.

Bigarren zatia hasi bezain laster izan du Eibarrek partida berdintzeko aukera; Sergi Enrichek buruz egin duen errematea, ordea, ez da sare barrura sartu, oso gutxigatik. Ondoren, Getafek erantzun du beste abagune batekin, baina etxeko taldeak ere ez du asmatu. Neurketa parekatua izan da, eta irekita egin da azken txanpara arte. Hala ere, norgehiagokako 90. minutuan, Getafek neurketa erabakita utzi du; Amathek jokaldi ona egin du Cote atzean utzita, eta Jorge Molinak 2-0ekoa sartu du. Gainera, beste gol batzuk sartzeko abaguneak izan ditu Getafek luzapenean, baina Eibarren zorionerako ez du Dmitrovicen ate aurrean asmatu.

Fitxa teknikoa:

2 - Getafe: David Soria; Damian Suarez, Djene, Bruno, Antunes; Ivan Alejo (Amath, 70. min), Arambarri, Maksimovic, Portillo; Mata (Jorge Molina, 79. min) eta Angel (Cabrera, 86. min).

0 - Eibar: Dmitrovic; Peña, Arbilla, Oliveira, Cote; Jordan (Bebe, 83. min), Escalante, Diop, Pere Milla (Hervias, 66. min); Kike Garcia (Charles, 74. min) eta Sergi Enrich.

Golak: 1-0: 17. min, Angel; 2-0: 89. min, Jorge Molina.

Epailea: Medie Jimenez. Txartel horia atera die Djene (lehen minutua) eta Ivan Alejo (46. min) Getafeko jokalariei.

Albisteak (3)