KONTRATU BERRITZEA
Yoelek kontratua luzatu du Eibarrekin, eta utzita arituko da Valladoliden
EITB.EUS
Atezain galiziarra 2021eko ekainera arte arte geratuko da talde armaginean.
Yoel Rodriguez atezainak bi denboraldirako luzatu du Eibarrekin zuen kontratua, 2021eko ekainera arte. Horrez gain, talde armaginak jakitera eman duenez, jokalari galiziarra Valladoliden arituko da denboraldi honetan, utzita.
Yoel (Vigo, 1988) 2016-2017 denboraldian heldu zen Eibarrera, Valentzia taldeak lagata. Sasoi hartan, 25 partida jokatu zituen Ligan, eta beste 5, Errege Kopan.
Denboraldi hura amaitu zenean, Eibarrek 2019ra arte fitxatu zuen jokalaria. Alabaina, 2017ko udan, lesio larria izan zuen, eta, horren eraginez, norgehiagoka bat besterik ez zuen jokatu 2017-2018 denboraldian.