9. jardunaldiko ordutegiak
Eibarren eta Athleticen arteko derbia urriaren 21ean jokatuko da
eitb.eus
Celta – Alaves partida urriaren 20an izango da, ostiralarekin. Realak, bere aldetik, astelehenean, urriaren 22an, hartuko du Girona Anoetan.
Ligak 9. jardunaldiko ordutegien berri eman du ostegun honetan. Horien arabera, Eibarrek eta Athleticek elkarren artean jokatu behar duten euskal derbia urriaren 21ean izango da, igandean, 16:15etik aurrera.
Beste bi euskal taldeei dagokienez, jardunaldiko lehen eta azken norgehiagoketan arituko dira. Hartara, Alavesek Celtaren aurka jardun beharko du ostiralean, urriaren 19an, 21:00etan. Ordu berean hasiko du Realak ere bere neurketa, alabaina, astelehenean. Izan ere, txuri-urdinek urriaren 22an hartuko dute Girona Anoetan.
9. jardunaldiko ordutegiak:
Urriak 19, ostirala:
21:00 Celta – Alaves
Urriak 20, larunbata:
Real Madril – Levante (13:00)
Valentzia – Leganes (16:45)
Villa-real – Atletico Madril (18:30)
Bartzelona – Sevilla (20:45)
Urriak 21, igandea:
Rayo Vallecano – Getafe (12:00)
Eibar – Athletic (16:15)
Huesca – Espanyol (18:30)
Betis – Valladolid (20:45)
Urriak 22, astelehena:
Reala – Girona (21:00)