Kargatzen...
Itxi

Gaur, 20:00etan

Eibarrek bolada onari eutsi nahi dio Espanyolen aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde armaginak gaur jokatuko du RCDE Stadiumean, 20:00etan. Hiru jardunaldi daramatza Eibarrek porrotik jaso gabe eta bolada honi eustea du helburu.

Iragan denboraldiko Espanyol-Eibar partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek Espanyolen aurka jokatuko du gaur Stadiumean, 20:00etan. Hiru partida jarraian daramatza talde armaginak porrotik jaso gabe, eta bolada onarekin jarraitu nahi du.

Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak aldaketak iragarri ditu hamaikakoan. Dmitrovicek hasieratik jokatuko du, baina minutu gehien pilatu dituzten jokalariek atsedena hartuko dute. Sergio Alvarez, Cucurella, Orellana, Jordan, Cardona edo Bigas futbolariek aukera asko dituzte hasieratik jokatzeko Espanyolen aurka.

Bestalde, Espanyol maila ona ematen ari da denboraldi hasiera honetan. Bernabeun porrota jaso arren, partida ona jokatu zuen Kataluniako taldeak. Joan Francesc Ferrer 'Rubi' entrenatzaileak David Lopezen zalantza du, erdiko defentsa min hartuta ibili baita eta ez baitzen azken deialdian sartu. Aldaketa batzuk egingo ditu Rubik ere hamaikakoan, baina ez du bere estiloa aldatuko.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Diego Lopez; Javi Lopez, Naldo, Hermoso, Didac Vila; Granero, Darder, Marc Roca; Baptistao, Sergio Garcia eta Borja Iglesias.

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Bigas, Cucurella; Orellana, Sergio Alvarez, Jordan, Pere Milla, Cardona eta Charles.

Epailea: Munuera Montero.

Zelaia: RCDE Stadium.

Ordua: 20.00etan.

Albisteak (3)