Lesioa
Oliveirak zuntz haustura dauka
eitb.eus
Oso zaila dauka bi aste barru Ipuruan jokatuko den Athleticen aurkako derbirako prest egotea.
Paulo Oliveira Eibarreko atzelari portugaldarrak zuntz haustura dauka eskuin izterrean. Defentsa armaginak asteartean hartu zuen mina entrenamenduan zehar, eta ezin izan zuen lan-saioa amaitu. Eibarrek asteazkenean eman du horren berri.
Horrenbestez, oso zaila dirudi bi aste barru Ipuruan jokatuko den Athleticen aurkako derbirako prest egotea.