Kopa, 1/16
Sporting, jaun eta jabe (2-0)
eitb.eus
Djurdjevicek eta Neftalik egindako golek abantaila ematen diote Gijongo taldeari. Eibarrek partida eskasa egin zuen ondoren kanporaketa irauli beharko dute orain Ipuruan.
Sportingek eta Eibarrek final-hamaseirenetako joaneko partida jokatu zuten Molinoneko futbol-zelaian. Gijongo taldeak hobeto jokatu eta merezimenduz eraman zuen partida 2-0.
Lehen zatia golik gabe amaitu zen, bi taldeek baloia nahi zuten eta ez zen talderik nagusitu lehen 45 minutu horietan. Aipatzekoa Calaveraren eta Ramisen lesioak, biek berdegunea utzi behar izan zuten atsedenaldira heldu baino lehen.
Hala ere, bigarren zatian gauzak aldatu ziren, 54. miutuan Djurdjevicek neurketaren lehen gola egin zuen. Etxeko taldea jaun eta jabe izan zen, irabazteko gogo gehiago erakutsiz eta saria izan zuen.
Neurketaren amaieran Jose Luis Mendilibarren gizonek berdinketaren gola zertxobait bilatu zuten, baina kontraerasoan Neftalik norgehiagoka erabakita utzi zuen (2-0).
Orain Ipuruan irabazi eta 2-0ekoa irauli beharko dute armaginek.
Fitxa teknikoa
2 - Sporting: Dani Martín, Geraldes, Juan Rodríguez, Peybernes, Noblejas; Cristian Salvador, Hernan Santana, Traver, Pablo Perez (Nacho Méndez m, 68), Isma Cerro (Álvaro Jimwnez m, 78) eta Djurdjevic (Neftalí m, 72)
0 - Eibar: Riesgo, Calavera (Arbilla m, 7), Ramis (Paulo m, 34), Bigas, Cucurella, Sergio Alvarez, Diop (Jordan m, 45), Hervias, Cardona, Pere Milla eta Charles.
Golak
1-0. 53': Dujrdjevic.
2-0. 85': Neftalí.