Itxi

Igandean, 12:00etan

Eibar eta Alaves, helburu ezberdinekin derbira

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde armaginak garaipena behar du sailkapenean gora egiteko, eta Arabako taldeak Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzea du jomuga. Partida igandean jokatuko da, 12:00etan.

Iragan denboraldiko Eibar - Alaves derbiko irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek Alavesen aurka jokatuko du euskal derbia igande honetan Ipuruan, 12:00etan. Armaginek porrota jaso zuten Ligan Celtaren aurka eta ostegunean galdu egin zuten Sportingen aurka Errege Kopan. Alaves, bestalde, bigarren da Ligako sailkapenean eta konfiantzaz gainezka iristen da, Kopan Gironaren aurka berdindu egin zuen arren Mendizorrotzan.

Talde armaginak Ramis, Calavera, Bigas, Pedro Leon, Escalante, Dmitrovic eta Sergi Enrich jokalarien bajak ditu. Kopan ez-ohiko jokalari askok jokatu zuten, baina igandeko derbian ohikoak zelairatuko ditu Jose Luis Mendilibar entrentzaileak.

Alavesek, aldiz, Rodrigo Elyren eta Wakaso Mubaraken bajak ditu, baina Ximo Navarro deialdian sartu du Abelardo Fernandez entrenatzaileak. Errege Kopan ez-ohiko jokalari asko zelairatu zituen Abelardok, baina igandean Ligan ohikoa duen taldea aterako du, Wakasoren ordez Brasanacek jokatuko duelarik.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Ruben Peña, Arbilla, Paulo, Cote; Orellana, Diop, Jordan, De Blasis; Kike Garcia, Charles.

Alaves: Pacheco; Martin Aguirregabiria, Laguardia, Maripan, Duarte; Ibai Gomez, Brasanac, Tomás Pina, Jony; Borja Baston eta Calleri.

Epailea: Iglesias Vilanueva.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 12.00etan.

Albisteak (3)