Lesioa
Dmitrovicek 3-4 aste emango ditu zelaietatik kanpo
eitb.eus
Eibar taldeko atezainari asteazken honetan egin diote ebakuntza Munichen.
Marko Dmitrovic Eibarreko atezainari ebakuntza egin diote asteazken honetan Munichen, Ulrike Muschaweck mediku adituaren eskutik, zeukan pubalgia sendatzeko asmoz.
Ebakuntza esperotakoaren arabera joan da, eta ostegunean bertan itzuliko da jokalari armagina Eibarrera. Atseden egun batzuen ostean, datorren astean ekingo dio sendatze-prozesuari. Aurreikuspenen arabera, 3-4 aste emango ditu zelaietatik kanpo.
Halaber, joan zen astelehenean Pedro Leoni ere ebakuntza egin zioten oin-zolako faszia sendatze aldera, eta bi hilabete inguru emango ditu jokatu ezinda.