Igande honetan, 12:00etan
Sentsazio onak berreskuratu nahi ditu Eibarrek Levanteren aurkako norgehiagokan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Levantek hiru aldiz jokatu du Ipuruan lehen mailan eta ez du sekula irabazi; igande honetako neurketara, ordea, moral handiarekin iristen da astelehenean Athletici nagusitasunez irabazi ostean.
Eibarrek sentsazio onak berreskuratu nahi ditu Levanteren aurkako norgehiagokan Sportingen aurka Kopan kanporatua izan, eta Vallecasen porrota jaso ostean. Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, hitzordu berezia du indar handiarekin datorren talde valentziarraren aurka astelehenean Athletici nagusitasunez irabazita.
Puntu gosez dira armaginak, eta sentsazioak berreskuratu nahiean puntuak ere baliagarri izango dituzte sailkapenaren erdialdean mantendu edota gorantz egin ahal izateko.
Joan Jordan izango dute bajarik azpimarragarriena Mendilibarrek gidatutako taldeak, partida bateko zigorra bete beharko baitu. Kopako txandaketekin gainera, ez da lan makala hamaikakoa asmatzea. Ikustear da, beraz, Zaldibarko entrenatzaileak zer erabakiko duen.
Gauzak horrela, Arbillak hegalean joka dezake, Ramis eta Oliveirarekin erdialdean eta Coterekin ezkerraldetik.
Diopen itzulerak, gainera, aire freskoa ekarriko du zelaiaren erdialdean Escalanterekin batera, eta Orellana hamaikakora itzultzea posible da, seguruenik De Blasisekin hegalean eta Enrich eta Charles bikotearekin erasoan, Kike Garciari atsedena emanez hasierakoan.
Levantek bere aldetik, hiru aldiz jokatu du Ipuruan lehen mailan eta ez du sekula irabazi bertan.
Hamaikako posibleak:
Eibar: Riesgo; Arbilla, Oliveira, Ramis, Cote; Orellana, Escalante, Diop, De Blasis, Enrich, Charles.
Levante: Oier; Jason, Cabaco, Rober Pier, Chema, Toño, Campaña, Bardhi, Rochina, Morales, Roger.
Epailea: Alberola Rojas.
Zelaia: Ipurua.