Igandean, 12:00etan
Eibarrek Vila-real izango du aurkari urteko lehen partidan
Redacción
Talde armaginak Ipuruan jokatuko du 2019ko bere lehen partida, 12:00etan, Castelloko taldearen aurka.
Eibarrek Vila-real izango du aurkari igande honetan, 12:00etan, Ipuruan. Ligako 18. jardunaldiko partida izango da, eta 2019 urte berriko lehena talde armaginarentzat. Zaleei garaipena eskaini nahi dio talde gipuzkoarrak.
Armaginek 21 puntu dituzte, eta 5 puntu ateratzen dizkiote Vila-reali eta jaitsiera postuei. Jose Luis Mendilibar ezingo da aulkian egon, bi partidako zigorra bete beharko baitu Betisen aurka egotzia izan zelako. Pedro Leonek min hartuta jarraitzen du, baina lesionaturik egon diren Dmitrovic, Ramis, Charles, Escalante eta Calavera jokalariak prest daude.
Bestalde, Vila-realentzat urteko bigarren neurketa izango da Ipuruakoa, ostegunean bina (2-2) berdindu baitzuen Real Madrilen aurka jokatutako 16. jardunaldiari zegokion norgehiagoka. Luis Garcia Plaza entrenatzaileak ez ditu jokatzeko prest izango Jaume Costa eta Alvaro Gonzalez, zigortuta baitaude.
¿¿ DEIALDIA - CONVOCATORIA - SQUAD LIST
— SD Eibar (@SDEibar) 5 de enero de 2019
Riesgo
Dmitrovic
Rubén Peña
Arbilla
P. Oliveira
Ramis
Bigas
Cote
Joan Jordán
Escalante
Sergio Álvarez
Pape Diop
Cucurella
Orellana
De Blasis
Charles
Sergi Enrich
Marc Cardona
Kike García#EibarVillarreal#AupaEibar