Itxi

Lankidetza

Eibarrek hitzarmena sinatu du Indonesiako Persijap Jepara taldearekin

eitb.eus

Leer en Castellano

Klub biak lankidetzan arituko dira, emakumezkoen futbolaren eta fundazioaren alorretan hainbat ekimen martxan jartzeko xedearekin.

Amaia Gorostiza Indonesiako Persijap Jepara taldeko ordezkari batekin. Argazkia: @Eibar

Eibarrek astearte honetan jakitera eman duenez, lankidetza akordio bat sinatu du Persijap Jepara Indonesiako taldearekin. Hitzarmen horren xedea da emakumezkoen futbolaren eta fundazioaren alorretan hainbat ekimen martxan jartzea.

Talde gipuzkoarraren arabera, proiektu horren bitartez Eibarren presentzia eta berari buruzko ezagutza areagotu egingo dira "200 milioi biztanle baino gehiago dituen herrialdean".

Horrez gain, talde armaginaren aburuz, "aukera eta esperientzia berriak sortuko dira emakumezkoen futbolaren azpiegiturarako" aipatu akordioa dela medio.

Albisteak (3)