Itxi

Igandean, 18:30ean

Eibarrek eta Gironak jaitsiera postuetatik aldentzea dute helburu

Erredakzioa

Leer en Castellano

Armaginek igandean jokatuko dute Kataluniako taldearen aurka Ipuruan, 18:30ean.

Lehen itzuliko Girona - Eibar partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek puntuak gehitzen jarraitu nahi du, azken jardunaldietan Espanyolen aurka garaipena (3-0) eta Leganesen aurka berdinketa (2-2) eskuratu ostean. Talde armaginak 26 puntu ditu eta bost puntura ditu jaitsierako zein Europako postuak.

Gironak, bestalde, 24 puntu ditu, Eibarrek baino bi gutxiago, eta Errege Kopan kanpoan geratzetik dator, Real Madrilen aurka galdu baitzuen. Kopan pentsatzen egon da azken asteetan Kataluniako taldea, eta jaitsiera postuak oso gertu ditu, hiru puntura.

Jordi Calavera eta Pedro Leon ez ditu jokatzeko prest izango Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak, min hartuta baitaude. Eusebio Sacristan Gironako teknikariak, aldiz, baja gehiago ditu, eta ezingo dute Ipuruan jokatu, Bernardo Espinosa (zigortuta), Gorka Iraizoz, Johan Mojica, Borja García, Patrick Roberts, Marc Muniesa, Aday Benitez, Carles Planas eta Seydou Doumbia jokalariek.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic; Peña, Ramis, Arbilla, Cote; Orellana, Jordan, Diop, Cucurella; Charles, Kike Garcia.

Girona: Bono; Pedro Porro, Jonas Ramalho, Pedro Alcala, Juanpe, Valery Fernandez; Pere Pons, Douglas Luiz edo Alex Granell, Aleix Garcia; Portu, Cristhian Stuani.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: Ipurua

Ordua: 18.30ean.

Albisteak (3)