Kargatzen...
Itxi

Porrota Ipuruan

Eibarrek zigorra jaso du azken minutuetan (0-1)

Agentziak | Errakzioa

Leer en Castellano

Jose Luis Mendilibarren taldeak partida ona egin du baina Atletico ere serio aritu da, baja garrantzitsuak izan dituen arren.

Escalante eta Saul. Argazkia: Efe.

Eibarrek kolpea hartu du Ipuruan, Atletico Madrilen aurka partida ona jokatu duen arren. Hala ere, madrildarrek lanak izan dituzte Dmitrovic atezaina gainditzeko. Serbiarrak lan bikaina egin du Atleticoren aukeren aurrean, baina ezer gutxi ahal izan du Lemarrek gola egin duen jokaldian.

Partidak erritmo handia izan du hasieratik, Marc Cardonaren aukerarekin. Baina bere jaurtiketa kanpora joan da, gutxigatik, partidako lehen minutu erdian, Eibar ideiak oso argi izan dituen adibide.

Horrela, lehen ordu erdia jokatuta, partidak jaberik gabe jarraitu du, eta gol aukera gutxirekin.

Bigarren zatian, lehen zatiko erritmo biziaren ondorioak pairatu dituzte, eta lehen zatian egon ez diren zuloak bigarrenean agertu dira.

Golen faltan, neurketak emozio handia izan du, oso irekita egon da eta bi taldeek izan dituzte aukerak. Hala ere, oreka handia egon da eta garaipena edozeinek eskuratu zezakeen.

Azkenean, zorteak Atleticoren alde egin du. Kontraeraso batean, Lemarrek baloia Dmitrovicen atean sartu du eta hiru puntuak madrilera Joan dira.

Fitxa teknikoa

0 - Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Sergio, Oliveira, Cote; Orellana (Pedro León, 76. min), Escalante, Jordán, Cucurella; Cardona (Kike García, 62. min), Enrich (Charles, 81. min).

1 - Atletico Madril: Oblak; Arias (Kalinic, 68. min), Godín, Giménez, Saúl; Koke, Rodrigo, Thomas, Vitolo (Filipe Luis, 60. min); Correa (Lemar, 55. min), Morata.

Gola: 0-1, Lemar, 85. min.

Albisteak (3)