Lesioa
Kike Garciak hautsita dauka sudur-hezurra
eitb.eus
Bere aldetik, Pape Diopek haustura bat dauka ezker hankako bizeps muskulu femoralean. Horrenbestez, bata zein bestea ez dira jokatzeko moduan izango igandean, Valentziaren aurka.
Eibarrek astearte honetan jokatu zuen Huescaren aurkako lehiak albiste txarrak besterik ez zituen ekarri talde armaginarentzat; izan ere, neurketa galtzeaz gain (2-0), bi lesionatu gehiago pilatu zituen Mendilibarren taldeak.
Lesiorik deigarriena Kike Garciak jasan zuen, ostiko bat eman baitzioten aurpegian eta, kolpearen poderioz, sudurreko hezurra hautsi zioten.
Min hartu zuen bigarren jokalaria Pape Diop izan zen. Erdilari senegaldarrak haustura bat jasan zuen ezker hankako bizeps muskulu femoralean. Hartara, bata zein bestea ez dira jokatzeko moduan izango igandean, Valentziaren aurkako lehian.