Itxi

Fitxaketa

Ruben Peñak Eibar utzi eta Vila-realen jokatuko du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Hegaleko jokalariak talde armagina utzi du, eta bost denboraldirako kontratua sinatu du Castelloko taldearekin.

Ruben Peña, Eibarrekin Gironaren kontra jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Ruben Peñak ez du Eibarren jarraituko. Klub armagina eta Vila-real akordiora iristi dira hegaleko jokalariaren fitxaketa ixteko. Peñak bost denboraldirako kontratua sinatu du Vila-realekin.

Avilako hegaleko futbolariak 27 urte ditu. Ostiralean aurkeztuko du Castelloko taldeak eta astelehenean bertan denboraldi-aurreari ekingo dio taldekide berriekin batera.

Peñak Valladolid, Guijuelo eta Leganes taldeetan jokatu zuen Eibarrekin Lehen Mailan jokatu aurretik. Talde armaginarekin 96 partida jokatu, eta lau gol sartu ditu.


Albisteak (3)