Hiru denboraldirako
Eibarrek Roberto Correa fitxatu du
Erredakzioa
Eskuin hegaleko defentsa da, 26 urte ditu, eta Cadizekin kontratua amaituta iritsi da talde armaginera. Hiru denboraldirako kontratua sinatu du.
Eibarrek Roberto Correa eskuin hegaleko defentsa fitxatu du datozen hiru denboraldietarako, 2022ko ekainaren 30era arte. Extremadurako 26 urteko jokalaria libre iritsi da klub armaginera, azken bi denboraldietan jokatu duen Cadizekin kontratua amaitu eta gero.
1992ko irailaren 20an jaio zen Badajozen, eta Cadizen izan den bi denboraldietan 58 partida jokatu ditu, gol bat sartuz, 4.894 minututan. RCD Espanyoletik iritsi zen talde andaluziarrera, Elxen utzita egon eta gero. Espanyolekin Lehen Mailan jokatu zuen Correak, zazpi neurketa jokatuta. Lehenago Rayo Vallecanorekin ere bi neurketa jokatu zituen Lehen Mailan.