Itxi

Bi aste jokatu gabe

Diopek ezingo du Ligako lehen jardunaldiko partida jokatu, lesio baten eraginez

Erredakzioa

Leer en Castellano

Eibar taldeko jokalari senegaldarrak zuntz-haustura du ezker hankako bizeps femoralean, eta ez da prest egongo Mallorcaren aurkako lehen jardunaldiko neurketa jokatzeko.

Pape Diop, Valladoliden aurkako neurketa baten. Argazkia: EFE

Pape Diop Eibar taldeko erdilariak zuntz-haustura du ezker hankako bizeps femoralean, eta ez da prest egongo talde armaginak Mallorcaren aurka jokatuko duen Ligako lehen jardunaldiko partidarako.

Erdilari senegaldarrak min hartu zuen Eibarrek Fortuna Dusseldorf taldearen aurka larunbatean jokatu zuen norgehiagokan. Diopek gutxienez bi aste eman beharko ditu jokatu gabe, klubeko osasun zerbitzuek zelaietatik at emango duen epea zehaztu ez duten arren.

Albisteak (3)