Lesioa
Eibarrek Cote Valdesen lesioa baieztatu du
Erredakzioa
Jokalari asturiarrak bigarren graduko zuntz-urradura du eta, horrenbestez, talde armaginak bost lesionatu ditu jada.
Eibarrek Jose Angel Valdesen lesioa baieztatu du, komunikatu ofizial baten bitartez. Asturiarrak bigarren graduko zuntz-urradura du eskuin hankako bizeps femoralean. Horrenbestez, talde armaginak bost lesionatu ditu jada: Esteban Burgos, Ekhi Bravo, Pape Diop, Fabian Orellana eta Cote Valdes asturiarra.
Jokalariak Osasunaren aurkako denboraldi-aurreko partidan izan zuen lesioa.