Urtebetez
Jordi Calaverak Gironan jokatuko du utzita
eitb.eus
Gainera, Kataluniako taldeak ofizial egin du Jonas Ramalho Athleticeko jokalari ohiaren fitxaketa.
Jordi Calaverak Gironan utzita jokatuko du 2019-2020 denboraldia, jokalaria, Kataluniako taldea eta Eibar akordiora heldu ostean. Gainera, Kataluniako taldeak ofizial egin du Jonas Ramalho fitxatu duela, 2022ko ekainaren 30era arte.
Calavera 2016-2017 denboraldian heldu zen Eibarrera; hala ere, Lugon jokatu zuen utzita. 2017-2018 denboraldian ere utzita jokatu zuen, Sporting Gijon taldean. Iragan sasoian (2018-2019), aldiz, Eibarren aritu zen, baina lesioen ondorioz ia ez zuen minuturik izan.
Orain, beste aukera bat izango du Bigarren Mailan, Gironarekin.