FUTBOLA/LIGA
Eibarrek porrota jaso du Atleticoren aurka, bi goleko abantaila alferrik galduta
Agentziak | Erredakzioa
Talde armaginak 3-2ko emaitzarekin galdu du. Charlesen eta Arbillaren golekin hartu dute aurrea, baina Joao Felixen, Vitoloren eta Thomasen golekin irauli du neurketa Atletico Madrilek.
Your browser doesn't support HTML5 video.
Eibarrek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (3-2) Wanda Metropolitano estadioan jokatu duen Ligako hirugarren jardunaldiko partidan. Bi goleko abantaila alferrik galdu du talde gipuzkoarrak, eta 90. minutuan jaso du azken gola.
Talde armaginak aurrea hartu du 7. minutuan, Charlesek sartu duen golari esker (0-1). Ondo jokatu du Eibarrek, eta Arbillak 0-2koa sartu du 19. minutuan, area kanpotik egin duen jaurtiketa on baten bitartez. Atletico Madril ezinean ibili da lehen zatian, baina Joao Felixek aldea murriztu du (1-2) 27. minutuan.
Bigarren zatian, Atletico Madril nagusitu da, eta Vitolok partida berdintzea lortu du (2-2). Azken txanpan, epaileak baliorik gabe utzi du Diego Costaren gol bat, aurrelari brasildarra jokoz kanpo zegoelako. Hala ere, talde koltxoneroak erasoan jarraitu du, eta Thomasek hirugarrena sartu du (3-2) Atletico Madrili garaipena emateko.
Fitxa teknikoa:
3 - Atletico Madril: Oblak; Trippier, Gimenez, Hermoso, Lodi; Marcos Llorente (Vitolo, 46. min), Koke, Saul; Lemar (Riquelme, 77. min); Joao Felix (Thomas, 83. min) eta Diego Costa.
2 - Eibar: Dmitrovic; Tejero, Sergio Alvarez (Paulo Oliveira, 54. min), Ramis, Arbilla; Edu Exposito, Diop; Pedro Leon (Correa, 85. min), Orellana, Inui; eta Charles (Kike Garcia, 63. min).
Golak: 0-1, 7. min: Charles. 0-2, 19. min: Arbilla. 1-2, 27. min: Joao Felix. 2-2, 52. min: Vitolo. 3-2, 90. min: Thomas.
Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak atera dizkie Inui (3. min), Orellana (15. min) eta Dmitrovic (68. min) Eibar taldeko jokalariei.