Itxi

Gauir, 21:00etan

Goraka datorren Eibarrek Betisen zalantzak aprobetxatu nahi ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Sevillaren eta Celtaren aurka Ipuruan jarraian lortutako garaipenen ostean, Mendilibarren mutilek bolada positiboari eutsi nahi diote.

Eibarreko jokalariak aurtengo denboraldiko garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE

Moralez gainezka ekingo dio Eibarrek Betisen aurkako gaur lehiari, 21:00etan, Sevilla (3-2) eta Celta (2-0) taldeen kontrako azken bi partidak irabazita helduko baita. Hartara, neurketa une ezin gozoagoan helduko da armaginentzat, sailkapenean dituzten zortzi puntuei gehiago batzeko asmoz.

Kirol arloan, Jose Luis Mendilibar entrenatzaile zaldibartarrak lesionatuta dagoen Coteren hutsune garrantzitsua izango du, eta Alvaro Tejero arituko da haren ordez ezker hegalean. Eskuinaldean, berriz, De Blasisek jardungo du.

Aurreko lerroari dagokionez, sasoiko dabilen Fabian Orellanak ziurtatuta dauka lekua, eta aurrelariaren atzetik jokatuko du seguruenik, hegalak Pedro Leoni eta Inuiri utzita. Ikusteko dago Mendilibarrek zein aurrelari aukeratzen duen, baina Orellana erdilari aurreratu gisa kokatzen badu, Quique Gonzalezen alde egingo du, agian.

Andaluziako taldeak, bere aldetik, Eibarrek beste puntu ditu, baina zalantza ugari izango ditu Vila-realen aurka 5-1 galdu eta gero.

Joan Francesc Ferrer 'Rubi'ren taldeak atzeko aldean agertu duen ahultasuna zuzentzeko asmoz zelairatuko da, dagoeneko 15 gol jaso baititu jokatu dituen zazpi jardunaldietan. 

Balizko hamaikakoak:

Betis: Joel Robles, Emerson, Mandi, Bartra, Alex Moreno, Joaquin, William Carvalho, Guardado, Canales edo Tello; Borja Iglesias eta Loren.

Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Ramis, Oliveira, Tejero, Pedro Leon, Edu Exposito, Diop, Inui, Orellana eta Quique Gonzalez.

Epailea: Alejandro Hernandez Hernandez.

Futbol-zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 21:00.

Albisteak (3)