Itxi

8. JARDUNALDIA

Eibarrek berdindu egin du Villamarinen eta lau partida daramatza galdu gabe (1-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Orellanak lehen zatian penaltiz sartutako golak aurretik jarri ditu armaginak, baina Lorenek berdinketa ezarri du markagailuan bigarren zatian.

Orellana eta Mandi baloi baten lehian. Argazkia: EFE

Your browser doesn't support HTML5 video.

Betis eta Eibarrek bana (1-1) berdindu dute ostiral honetan Villamarinen, Ligako 8. jardunaldiari dagokion partidan.

Armaginek hartu dute aurrea markagailuan lehen zatiko 34. minutuan, Fabian Orellana txiletarrak penaltiz sartu duen golaren bidez. Lehen zati horretan Mendilibarren mutilak gehiago izan diren arren, Dmitrovicek gorriak ikusi ditu bi alditan etxekoen hurbilketa arriskutsuen eraginez.

Bigarren zatian, Eibarren jokoak behera egin du, eta, aldiz, andaluziarrek erreakzionatu egin dute. Hartara, neurketa parekatzeko gaitasuna izan dute 69. minutuan Loren Moroni esker, estrategiazko jokaldi baten ostean. Hasiera batean, epaileak gola baliogabetu du jokoz kanpo zelakoan, baina VARak arrazoia kendu dio, eta balekotzat jo du gola.

Hortik eta amaierara iritsi arte, Betisek ekinean jarraitu du, eta Rubik entrenatzen dituen mutilek bigarren gol bat ere sartu dute. Kasu horretan, Borja Iglesias izan da baloia sare barrura eraman duena, Fekirrek hesiaren aurka jaurti duen falta batean alderatzea iritsi zaionean. Aitzitik, bideoarbitrajeak oraingo horretan golak ez zuela balio arrazoitu du, eta banako emaitza horrekin amaitu da neurketa.

Fitxa teknikoa:

1 - Betis: Joel Robles, Emerson, Mandi, Bartra, Pedraza (Fekir, 57. min), Joaquin (Tello, min. 84. min), Guardado, Canales, Alex Moreno, Borja Iglesias eta Loren.

1 - Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Oliveira, Arbilla, Bigas (Tejero, 46. min); Diop, Olivera, Escalante, Edu Exposito (Quique Gonzalez, 70. min), Inui, Kike Garcia (Charles, 87. min).

Golak: 0-1, 34. min: Orellana, penaltiz. 1-1, 69. min: Loren.

Epailea: Alejandro Hernandez Hernandez. Epaileak Escalante kaleratu du argentinarrari bi txartel hori erakutsi eta gero. Txartel horiak: Canales, Fekir eta Mandi (Betis); Bigas, Arbilla, Tejero eta Diop (Eibar).